· Palacio Miramar
Merina Gris
Merina Gris Donostiako hirukote bat da, 2020an Sara, Julen eta Paskalek osatua. 'Besteek Zer' singlearenarekin agertu ziren euskal eszenan eta orduz geroztik beraiek 'pop bortitz' deitzen dioten soinu-unibertso propio bat eraiki dute: arreta handiz landutako elektronika, amorruzko leherketak, gako melodikoak eta euskaraz zein gaztelaniaz idatzitako letrak, nortasuna, politika eta belaunaldi baten sentimendu kontrajarriak jorratzen dituztenak. Maskaradun irudiena ez da estetika hutsa, musikaren gainean arreta jartzeko hautua baizik. Zerua Orain (2022) debuteko diskoa 24 ordutan agortu zen; ZULOA (2025) talde gisa duten heldutasuna berresten du.
Si te gusta: The xx, Purity Ring, CHVRCHES, Jamie xx