Kultura,
ostalaritza eta
berrikuntza.
5 establezimendu
2014an Dabadaba jaio zen, Donostiako kultur gune berria: kontzertu-aretoa, nightclub, erakusketa-lekua, azoka txikiak... Laster ikusiko dugu gure interesek gainezka egiten dutela Dabadabako hormetan, eta guzti hau batzen duen euritako batean pentsatzen hasiko gara: Guajira Sicodélica SL.
Ordutik, giza egitura apal eta zuhurra izanik, Guajira Sicodélica proiektua hainbat norabidetan garatzen joan da. Kultura-jarduerak enpresaren ontzi bereizgarria izaten jarraitzen du, ez bakarrik Dabadaban, baita hainbat jaialdiren (Irun Zuzenean, Glad is The Day) parte hartzean eta antolatzean, gure disketxe eta disko-denda propioa sortzean (Elsa Records) eta I+D+I-ko ekimenen garapenean ere, hala nola Vinim streaming proiektuan.
200 conciertos al año
2 festivales
Ordutik, giza egitura apal eta zuhurra izanik, Guajira Sicodélica proiektua hainbat norabidetan garatzen joan da. Kultura-jarduerak enpresaren ontzi bereizgarria izaten jarraitzen du, ez bakarrik Dabadaban, baita hainbat jaialdiren (Irun Zuzenean, Glad is The Day) parte hartzean eta antolatzean ere eta gure disketxe eta disko-denda propioa sortuz (Elsa Records).
Lankidetza eta berrikuntza
Gure jardueraren zati handi bat kulturala denez, Guajiran esperientzia handia dugu erakunde, kultur ekimen publiko edo udalekin eskuz esku-ko lanetan.
Gainera, Guajira Sicodelicak kultura-industriei aplikatutako I+D proiektuetan parte hartu eta parte hartzen du duela urte batzuetatik, bai teknologia-mailan, bai publiko berriak sortzera bideratutako gizarte- eta kultura-garapenean.
Hona hemen horietako batzuk: VINIM (Vicomtech-ekin lankidetzan, Hazitek programaren barruan, Dabadaban garatzen hasi den ekitaldien streaming proiektua); publiko eta audientzia berrien fidelizazioa eta detekzioa (Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan); Venues From The Future (Europar Batasunak finantzatutako proiektua, Europako beste kultur gune batzuekin lankidetzan), nazioarteko lankidetza artistikoko sarea.