Kulturaren kudeaketan ere aurrera egin daiteke

circulo_1 Odoo • Texto e imagen

VINIM


Vinim lankidetza-proiektu bat da, eta Guajira Sicodélicak eta Vicomtech-ek parte hartzen dugu, Interakzio Aurreratuko Teknologietan, datuen analisian, hizkuntzaren teknologian... 

2017an eman zituen lehen urratsak Vinimek, Eusko Jaurlaritzak sustatutako enpresen I+D-an laguntzeko Hazitek programaren babespean. Proposamena: munduari, zuzenean eta geroratuan, Dabadabak hartzen duen musika jarduera eskerga erakusteko aukera emango digun streaming sistema interaktiboa. Gainera, planteatutako ikuspegia elkarrekintzarena da: kamera anitzeko sistema bati eta interfaze pertsonalizatu bati esker, ikusleak etxetik hauta dezake zer kamera klikatu, zer informazio extra erakutsi...

2018. urtearen hasieran lehen proba pilotu bat egin genuen Peach Pit talde kanadarrarekin. Emisioan zehar, 2000 pertsona konektatu ziren emisioaren uneren batean, gutxienez 15 herrialdetatik. Froga horrek erakutsi zigun ideiak etorkizuna izan zezakeela, eta pandemiak eragindako gizarte-aldaketen azelerazioak horretan eragin besterik ez duela egiten.

2021a izan behar da Dabadabako streaming bidezko kontzertu tresna eta plataforma den Vinim behin betiko merkaturatu zen urtea. Etorkizunerako geratzen da proiektuaren bilakaera, beste eragile batzuek, beste sektore batzuek eta beste leku batzuek erabil dezaketen tresna eramangarri eta zeharkako batera.